5/5/10

LABIRINTOA

Bazen behin neskato bat Iratxe deitzen zena eta Bilbon bizi zena. Egun batean bere herrikoek festibal bat antolatzea erabaki zuten. Gauza asko jarri zuten: Atrakzioak, abesbatza ere bazegoen, eta azkenekoa jendeari gehien gustatzen zaiona: Super - mega- labirintoa!!! Gainera harriz egindakoa! Iratxek bere lagunekin gelditzea herriko festetarako erabaki zuen. Hurrengo egunean festara joan ziren eta super - mega - labirintoan sartu ziren. Iratxe une batez despistatu eta bat-batean lagunak ez zeuden, Iratxe, izuturik, etxerako bidea aurkitzen saiatu zen. Korrika hasi zen noraezean eta konturatu zenean zeharo galduta zegoen. Erabat etsita, zoruan eseri zen. Lasaitu zenean, hori jaietarako atrakzio zela pentsatu zuen eta lehentxago edo geroxeago norbaitek aurkituko zuela. Ideia honekin, loak hartu zuen. Iratxe esnatu egin zenean konturatu zen dena amets bat izan zela. Eta arratsaldez Bilboko jaiak hasiko zirela. Super - mega - laberinto berria horretan sartzera ausartuko zen?

1 comentario: